XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gurutzea besoetan zuala guelditu zan bere benetaco gogo sutubarequin Jaunari esquerrac ematen, ta luzaroan guelditu zitzayon gorputza batere adore gabe.

Bere senera etorri zanean, jaiqui zan Teodosio, ta jaiquitez batera, guertaera miragarri baten bitartez, ordu batzuec lenago añ gogor ta sendoa zegoan catea zatitu, ta erori zitzayo bere oñetara, ta guelditu zan gure zaldunaren biyotza oso arrituric, eta egundaño izan etzuan eztitasunez gozatuba, bada, ordu artatic, parcatuba zeucan bere pecatu andiya, Aita Santubac emandaco nequetalde luze ta gogorra usteric guchiyen zuanean amaitu zitzayolaco.

Jaincozco anima garbi ta zintzoac gogartetu bezate guertaera onen miragarritasuna.

¿Noiz izandu zan?.

Guraso zarracgandic guc entzun degunez, 714 garrengo urtean, lenengo Constantino Aita Santu zala, ta Teodosioc gurasuac ill zituanetic zazpi urtez gueroago.